abaut mi



Abaut mi, ezpaakixu be, inglesin de ta nahi dau esan "neuri buruz". Hori dai inglesa ikasirotelako txikitxastik, ikastolatik. Yes lagun. Zelan da posible kursu jun de kursu etorri eta urteko lelengoko klasin Aiam, Yuar eta Jiiseaz asti beti beti beti, eta kurso amaierako esamiñan beti galdetzi tenedora zelan dan? FORK, OSTIA, FORK!!! Klaro, antxiñakuk be baga ta ordun ezeuan ongo adelantoik, bañe intentziñoik bardiñak zin: Eleaniztasune. Honek nahi dau esan hainbeste hizkuntza dominati, eta hau dai euskeri ikasirotelako txikitxastik, ikastolatik. Eta lortu be einben ikastolan: on dai ondarrutar, batun, erderaz, inglesez egunon eta aurreko guztik telefonutik be bai. Bueno, hau Panplonako kamarero batei entzun nitzan telebistan, galdetutzenin sanfermiñetan zemat hizkuntza dominateban, hau erantzun ban: "tres: castellano, español y por teléfono".

Maria Arrizabalaga ta Brigida Gabiolan lobi na, da txikitxaz errixun kulerukin bañaten nitxan, lotsatute. Nire aman ustez, antxe galdu nitxuzen lotsa guztik, bañe ni ena adoz. Ondiokan baakat bixkat. Esate bateako... Bueno, on ena akordaten, bañe lotsatzen na batzutan.

Kuaderno barrixe ra hau. Garbire pasa nahi doten apunte batzuntzako bloka. Igual hortixik dator "Blog" ixena, inkata euan hau inbentuau registratea jun zanin de guardixan euan ako Mamamamanolo apunta ban basurde bardiñe, ta "Blog" apuntaban. Bale majo, ederto hasi gaz.

Idazten dot gexen bat denpora libre asko akatelako.

No comments:

Post a Comment