Hamasei urte akat eta istitutun na estuixaten. Danak aproba txuaz aurten, bañe eztozte erosi ez motorrik ez telefono mobillik. Esatezte ia nahi doten oporreta nonoa jun, eta gañea nahi nabe engaña Inglaterra juteko inglesa ikastea, bañe nik naixa rot motorra eta telefono mobille, ze lagun guztik dakarre eta txakur berdin kon- pleju hartzen hasi na ya.
Eztabe ulertzen motorra eta telefono mobille eztizela moda bat ero kapritxo bat, bixitzeko behar-beharrezkuk baño. Gure amaatxik balitxake ondiokan kuebetan eongo giñake. Pentsa ze esaten dabela telebisiñorik ezauanin be pozik bixi zile.
Zelaik esplika gurasoai gaur egun motorra eta telefono mobillik baik kalatxoixan kaka baño gitxiau zazela. Imajina parte zaharrin gazela eta “Mobidikea guazen” (Moby Dick) esaten dabela batek. Ba han jungo riz danak motorrin, eta ni oñez, hamar bat minutu oñez, bakarrik, erozeñek ikusteko be... Klaro, neski banitx, launen batek erungo nitxuke atzin, bañe ni erun baño naixa rabe bakarrik jun novayaserke bidin neskan bat ikusi eta Mobidikea nai daben jun. Eta kantza etxen na.
Ezta bakarrik trasporti. Beste gauza batzutako be balixo rau. Esate bateako, aspertute baza, beti emon zeinke hamalau buelta Kalatrabako zubitxik zubi barrire, kamiñaldetik, kalanditxik elixatodaostia eta olan- txen herrixe ezautu. Gañea, neskin bille bazuz, ze motorra baakazu neski akazu, entradako tinbri jo biarrik eztakazu; hiru-lau azeleroi eman da listo, entera ra.
Hor ezti amaitzen bentajak. Kotxin aldin ona ra motorra, ze kotxiaz ezin za sartu oñezkun lekutan, tontodromun, alamedan, plaiko morrun, eta motorraz bai. Asteburutan, alde zaharra itxitxen dabenin, kotxeik ezin leike pasa, bañe motorrak bai, ze oñezko batek beste okupaten dau, eta oñezku bixkat al loro baabil ezta peligrorik, kenduko ra bidetik. Gañea, eronun aparka zeinke, ze udaletxik barandilla azul batzuk ipiñi rau kotxik ez eta motorrak aparkatzeko, zamarrak lagateko tokixak be baakazu...
Eta gañea ezti konturaten motorra baneuke ariña ayako nitxakela etxea afaltzea, eta bixkat berandu banebil mobilletik deitxuko netzake trankil egoteko esaten. Dana bentajak.
Ez esan telefonu derrigorra eztanik. Aparte jun baik, atzo bertan, plaire jun giñan arratzaldin eta mari goixan euanez jentez beteta euan. Mikel berandu etorri zan eta ezekixenez nun geuazen, mobille hartu eta gurutze gorriko puestun aurretik Gorkan mobillea deitu ban. Gorka geugaz euan, eta Mikelek galdetu tzan ia nun geuazen esatamente, eta Gorka altza zan eta eskuaz eitzan. Mikel zuzenin etorri zan. Ni eon banitxan Mikelen kasun, telefonoik eztakatenez, tontun moure ibiliko nitxan bueltaka plaixan launan bille.
Zein kristoaz berba eingot nik hamendik aurrera inguruko guztik telefonotik berbetan barabiz?
Benetan, ez nabe matxe.
No comments:
Post a Comment