Hamahirue, ena superstiziozu bañe kasualidade puti. Sartu na, azkan ez bañe ixe. 26. asientu. Erdi parin. Alla na. Jangoiko matxi, zer da hori. 25in, bentanin kontra, enemigu, hotamar urtetik berrotamar urte bitxarteko bizardune (ezta erreza asmati), ehundebost bat kilo, jertz handixe jantzitxe eta txaketoi altzun, neure asiento erdixe inbadiuten. Ezin esan euskaldune ero kastillanu ranik, saludo bakarra beakuni eiztalako. Dios, hauxe ixango ra biajenobiosa. Hamar ordu alkarreaz
Martxa. Kilometro erdi eñ baño len entera na Benidorren uraz txarto abizela eta konpañeru eon dan lekun eztabela emon. Ez berak esaztalako, neure surrak esastalako baño. Antza ekisekisele. Kauendios. Nire eskun baleo kartzela.
Pare bat ordu berandua bideu martxan ipiñi rau txoferrak. Ene, hori trailerra ikusi neban bestin, ene, hori bebai, ene, ezta ixango, ene, bai, ez, mesedez, bai, lamadrekelepario, haruzkun botazkun pelikula bardiñe ostabe, Jorj Kluni eta Mixel Feifer, eta ume bi, bakotxak bana, separauk, japiend, titulu sekule eztot ikasiko, hamar bidar ikusitxe be. Trankil, hartu arnasi, beste zortzi ordu falta ri bakarrik. Pasako ra.
Pelikuli hasi eta seixan diñotza klunik telefonoz beran jefiai feifer moskeateko: “llevas bragas? De que color?”. Nire albuko ornitorrinkuai txoka ako, hazi re barrez eta adios, ezin para. 5 minuture autobus guzti geuri behire, eta ni beixakin berbetan, eztotela ezautzen, hortxe euala ni allanazenin. 15 minuture bardiñ segi etxen dau, eta arpeiko kolori granatetzen dauke. Ene, gexei, ia bixotzeku emotetzan. Bertan gelditzen bara, autobuse para eta nonoa erunbiko rabe.
Kaka. Ezta suerteik eon. Etorri re beranea. Teruelea alla ga. Hiru ordu laurden bokaillu jateko eta txixe etxeko. Jakingo zuen morun Teruel ezta esistiuten, kamiñoeskiñako kafetei handi batei deitzetse. Bertan batzartu ga ostabe “gure parteko” berrehundeberrotamahirumiye lagun, gehi beste horrenbeste eztai ze partekuk. Hiru kamarero. Hirurak “delkolordelatierra”. Makalak ezti. Danak aldabatea eskatzen, edukasiñoi neguko erropakin gordeta. Barra gañin kamari, usabak ipiñitxe, guk donutsik ez osteko baño geixa langillik bijilateko. Kabroi. Bergarako altoshornosen baño kei geixa. Emakumin komunin koli, eta gixonezkunin kakantza. Ete, pasa ra nire laune halakoxi.
Bueltan autobusin, alla ra urteteko ordu, eta bat falta. Bezinu. Txoferra pasa ra kontaten, nik mutis, ixe esan bez, ia eztan konturatzen. Konturatu re. Zain. Ia kumunin ataskata gelditxu ran, ero guardasobillak deteniu raben “por delito ekolojiko”. Keba. Hamen da. Litrotardiko ur botilliaz. Honbre, posten na, baaki ure zer dan.
Abante ostabe. Lau ordu bakarrik falta ri. Loak hartu nau. Hamar minutu. Basurde kuadrilla batek esnatu nau. Bera ra. Horrek ezti korroskarak, hori ezta humanu, hau gixonoi poseiute ra. Inguruko guztik dabiz putsaraka, ezin lorik eñye, bañe iñok eztauke arrestoik osti eder bat emoteko. Bueno, ba olantxeik Donostirearte. Autopistako kartelin AMARA ikusi rotenin neure buruai esatzat hurrengun euraneko ama puti jungorala autobusin. Ariña erremutan.
Autobuse para ranin, esnatu re Obelix, eta bajatea nixule diñozta: “Biajeeerraiñdiau,eztok?”. Guazen gatxin Karmelo hamendik, ez erantzun, zu baño handixa rata.
Karmelo “zeñixandauskarrabotarabena”neku
PD: Suerte txarra ixan zan, bañe ez lagun baten atxak eukana lakoxi. Esaten ban berak txapelak saldu baban umik buro baik jaixokozile.
Autobuse para ranin, esnatu re Obelix, eta bajatea nixule diñozta: “Biajeeerraiñdiau,eztok?”. Guazen gatxin Karmelo hamendik, ez erantzun, zu baño handixa rata.
Karmelo “zeñixandauskarrabotarabena”neku
PD: Suerte txarra ixan zan, bañe ez lagun baten atxak eukana lakoxi. Esaten ban berak txapelak saldu baban umik buro baik jaixokozile.
No comments:
Post a Comment