2013-04-09

Andereño Mariajesusen pizini

Beraz akorda nitxan bestin. Igeldon neuan eta andereño Mariajesusen piziniaz akorda nitxan. Esango neuke hantxe ixan zala neure lelengoko bañu pizina baten (seguru ezetz, nire memoixi koperatibaku re ta). Udan, atsalde batzutan, beran txaletea juten giñan bizikletan, abisa baik, geure etxi balitx morun, andra kotxauai (eta beran gixonai) koñazu emotea, pizini garbitzin truke (sekule ez gendun garbitxu). Pizini, klaro, gutzako itxoso beteku zan, konpetiziñoiku.

Ikastolan andereño eta zuzendai euki gendun Mariajesus, "in illo tempore". Atenziñoi deitzen ban, oso preparata etorten zan, pintxa-pintxa eñye, leonin ulikin eta kotxe deportibo ori bat konduziuten. Gaur egun Alikanten bixi re.

Igeldon akorda nitxan. Ume txiki bateaz jun nitxan. Animaten zatxuet jutea. Non sum plus ultra mas. Kategoria. Lenako latxeik.

Juten bazaze laga kotxi behian eta funikularrin altza. Funikularrin, egurrak, burdiñak, usañak, dana, persekulasekulorumeku. Bost minutuko rekorridu, eta gora allaten zazeneako benetako makinadeltienpo batek morun gitxienez hogetamar urte atzea teletraspotaten zatxu.

Goixan, dana lenako latxeik. Han eztabe barritxu montaña rusako txoferran aiñik be.

Zaldixak, potxoka txikixak, lenakuk ti, ez lenakuk lakoxik, ez, lenakuk, eurak, itsotute ta erdi kojo, bañe hantxe. Esastenez lena-lena hartz handi bat (Ursula beran ixena) eta mono batzuk be baeuazen. Ursulaz eztai ze pasa zan, bañe monuk laste kendu ei zitxuezen, obispauk presionata, egun guztin pajañan euazelako, eta ezan ejenplu umintzat …

Len Montaña rusa atxatu rot bañe txarto esan dot. “Montaña Suiza” da Igeldoku, Frankok rusukin (gorrixakin) ezinikusixakatxik beñikbeñ (komaidios, benetan, galdetu hortzir!). Gu ez giñan ibili, alde batetik umi txikixei delako, eta bestetik nik eztakatelako itxosun amaitzeko gogoik, ondiokan ez bentzat. Laste ixango ra, egan urten dabela…

Autotxokik aurreko partin “600” ipintxen dabe, euran sasoiko bolido famosuk emulaten. Txoke bakotxin piezan bat jausten gakue. "La casa del terror"etik umik barrez urteten dabe, eta brujin treneko tunelin beangañin etzun eta disekata ra bruji. Tiobibuk darun belozidadin umik buelta bat emon orduko munduk emoten dau buelti kontran, eta tiroapitxoiko eskopetetan baliñak baik boltzakara perdigoi sartute be ezin zu azerta, ez kañoi okerra dakarrelako, iñyarrik eztakarrelako baño, baliñak kañoitxik urten eta aurrea baik berutz jausten dilako. Harutzatxua, "El Río Misterioso", errota bateaz ur korrienti eñ eta zirkuito txiki baten batelin juteko, tunel bat pasa eta kanpoa. Tunelin barrun, ipiñi benin dinosaixu zan muñeko bat, kontixu!

Onena amaieran, “Lagu” ero pantanu, eta batel motorizauk. Txikixe nitxanin itxosu zana gaur egun Artetako pozu emoten dau. Andereño Mariajesusen pizini be seguru eztana konpetiziñoiku. Batelak be lenakuk. Gasoliña usañe indo, eta bolantik jamon norberai bixamonin.

Bueno, ba gauzak holanik, ume txikixan poza eta emoziñoi gordeteko ezta mundun kontenedoreik. Jun, merezi rau!

Jesusalfredo “plaikourhertzinbetizeorduranpreuntatendabillena”neku

PD: Igeldon pasataku. Auma zahar ingles bat etorri zan beñ Igeldoko hotelea, eta lelengoko egunin, galdetu ban rezepsiñoin ia funikularra nun euan Donostire bajateko. Esatzen. Kanpoa urten, konfundiu, eta funikularra zalakun montañarusan jarri zan. Bueltak amatxu zinin, boltzi galdute, peluki bufandatzat eta gonbitxoka, ospitxalea erun ben, eta han kontixu esan ban geixa ezixule “funikularrin”, handik aurrea tasise hartuko bala.

No comments:

Post a Comment