2013-04-09

Frontoi baño piso biko Hiritarra hoba.

(giiaz eta goixe libre, japonesak argazkixak hobeto atateko, klaro)

Niri sekule eztozte galdentzen enkuestetan. Eleziñoitxan, kolegixun kanpun eoten eidi botu noa jun dan galdetzen, bañe niri sekule ezgazta iñor etxea etorri galdetzea ia zeatxik enazen jun botatea (korreoz etxen dot beti portsiakaso ariña iltxen bana). Beste batzuk, euskal herri guztin ei dabiz galdetzen ia tregui apurtzin kulpi zeñek dakarren, etak ero pepeko gobernuk, eta niri iñok eztozta galdetu ia zeatxik pentsaten doten munduko josebarregi guztik dakarrela kulpi.

Gero estadistiki sartzen da jokun. Enkuesta batek diñonez, euskaldunok astin hiru bidar etxen dou txortan, eta horrek asko trankiltzen nahu, ze konbentziute neuan azkanengo ein nebanin txikituk sei pezta balixo bala.

Beste estadistika baten arabera, teuvedoseko dokumentalak diz geixen gustaten gazkun programak. Hau logiku ikusten dot, ze danok esaten dou trankil-trankil Afrikako Butumuhulu desiertuko txiñurri berdik zelaik etxen daben narrotan ikusi rou ela. Bideo pornoik eztau iñok ikusten, eta bideoklubetan dazenak be eztaz han, bentxanziñoik di, eta gure ama amabirgiñi re, eta krematoixu pasteleixi.

Aspaldi irakurri neban estadistiki zer dan kaso praktiko baten bitxartez. Kontu zan, resumiuten, Indabresiok ollo bat jan bala eta Maribrijik ixe ezebala jan. Estadistikik esaten ban bixan artin ollo bat jan bela. Handik gitxire Maribriji hil zanin 23 kilo pixateban.

Eta hoixe pasaten da hamentxe be. Difuntun diruai buruz BoloBolok ein daben enkuesti irakurritxe argi gelditzen da kontixu frontoik falta etxen dabela Ondarrun. Bañe ongoxin be niri eztozta iñok galdetu, eta Mahoma ezparu putetxea, putetxi ru Mahomana.

Frontoi? Bara.

Eztala tapau? Tapa.

Gañea, zetako frontoi?

1. Pelotan ibiltxeko ez desdelogo. Giputx batek esango leuken morun, “hor etxeok futuroik”. Zein kristo ibiliko ra pelotan gaur egun esku apurtzen? ero pala ero zesta primitibukin? Horren aldin bara snoubordigflip etxi, ero supermountainmotobikerallyn juti, ero nintendopleisteixonnifamauing ibiltxi, ero megaturbomatanegromarikarojorol bat lagunakin antolatzi. Frontoiko glamurre aspaldi amatxu zan, ameriketan hamengo mutillak uelgi einbenin erakutzizkunin dana ezala merzedeza eta fokin-fokin.

2. Peloti ikustea juteko bez. Euskal telebistak gaur bai eta bixar bebai peloti emoten dabenetik Euskitze osaba Juan baño geixa ikusten dou eta Eugi geure kuadrillaku balitx moure, eta sobredosise jenerala ra, goi-kali amendik aurrea goen-kale ixango ra, eta atxamartiaz lazunak atrapati jokuzkanpo.

Diru jokatzea be gaur egun boronuk, 36ko beteranuk eta eskolabakuk juten di frontoire bakarrik. Euskalherri moderno baten boltsan jokatzen da, eta telefonikako stokopxonsik eztakarrena popaustel.

3. Kontziertuk, ekitaldixak…. bla, bla, bla. Ia zein dan balienti kontzierto bat antolatzeko gauzak dazen moure. Zulu fijo. Bakarrik Mikel Laboak betetetxuz frontoik, eta ezin esan futuroko inbertsiñoi danik bera. Eta olaik ezpara, eta kontzierto, antzerki, espetakulo, ekitaldi eta guateke asko etxeko asmu bara, zeatxik ez alrebes eñ, hau de, sala handi bat eñ, ezenaxo eder bateaz, biranmouko infraestrukturiaz, ganorasko iluminaziñoiaz, legezko butaka batzukin (eta ez frontoitxako plastikiki ero Ondarruko frontoiko harrikiki), etabar, etabar, eta Andra Mari bueltan jokatzen dan pelota partido bakarreako frontise eta ezker-paeta egokitxu esenaxun?.

Niatxik ez bata ez beste.

Beste premiñazko gauza batzuk falta gexa etxen dabelatan naz. Esate bateako suagilitegixe, serenuk (txokolati saltzen), piso biko hiritarra (turismu nahi barou bultzatu…), errixun beti mari goxan eoti eta plaixan behian, funikularra antiure, egianeko relanpaguk lenako neurrixe rekuperati….


​Jonfraxko alanbragañeku

No comments:

Post a Comment