2013-04-09

Inri I. Asesinatu. (upiñe, moraleja ta guzti)

Goikaleko txinbotxakur bat na eta Inri deitzezte danak. Beran buru neure jabetzat dakarren Josebantonek erosi nitxunin, ule asko eta luzi neukala eta, beran ohian gañeko trapeziztiaz akordata ipiñiztan matrikuli. Gure amak beste ixen bat ipiñiztan, Sgul (neure atxitxe buldojan ixena), bañe klaro, hori iñok eztaki. Josebantonen lakoxi banitx, beran ixena Falkonetti ixango litxake, bospeztako karateko pelikuletan ostixak lelen hartzen dabenan itxuri dakarrelako. Larotaemeretzinekuk familixaku re, natxe berai esati gusta ez, eta usten dot hamendik aurrea, Josebantonen aportaziñoiai esker, larotamazortzinekuk deitxukotzela.

Niri toka gaztan kurutzi zelaku ren zeuek ikusteko, eta guri pasaten ez gazkunik eztala demostrateko, kontako tzuet ondiokan ontsu bixi ixan douen abentura bat.

Pasan astin ixan zan, baixako eguerdiko txikiteutik bueltan, ordubaterdixak aldea. Han giñuzen bixok etxerutz eta Alai tabernako parin, eskillarak altzaten hasitxe seixan, kakauri alla eta bertan ein neban. Txikiteuk demaseko efetu etxezta. Kotxinadi rela esango zue bañe askotan eztakat beste aukeraik, sarri udaletxik ipiñitxako txakur-kumuneta ez nabelako eruten gure balientik.

Kontu re andra batek ikusi nitxule deskargan eta Josebantonek ezin ixanbala eskapa, beti etxen daben morun. Eskun eukan periodikutik paper sobrantik (kulturakuk) hartu eta, andrin aurrin, egunero eingo baleuke morun eta naturalidade guztiaz, neure kakak batu eta ein ban paketetxu. Alde batea eta bestea beatu eta zamar potoik ikusi ezebanin, eta ondiokan atsozarra alpiedelkañonbijilantedelaplaia euanez, erregalu patrikaran gordeti baño besteik ez gakon okurriu. Bat eta bapez.

Hasi giñan gorutz eta Torkemada bistatik kendu te batea ataban josebantonek dodotis ilustrau boltsillutik, eta beangañea botatea ixun momentun, Hirurok pasteleixatik apariziñoi bat moure agertu zan Garbiñe, gure mutillan amets zantar guztixetako atriz bakarra. Autoeskuelan ezautu banetik ezta besteik Josebantonentzat. Garbiñek, konturatute ranez, burutik bera kaka etxetza kotxauai. Ordun gitxia ezan ixan. Propaandetako aiñak erakutsi eta eskutan eukan pastel dozena bixak aumanearte eruten ia lagundukotzan eskatu tzan, eta romeo-adurtik, pustu-pustute eta beran bixitxako oportunidadi ikusitxe, baietz, akabo ba, szlszlszligh.

Laguntzik nahi ban esan pakete bixak Josebantonek erunbibala, eta bitxartin nire afaimeixendaarmozu buelta patrikara. Ordurako anbienti be rarotzen ixun, bañe Garbiñek ezeban azertaten ze usain zan ha. Zoixoneko aume txori errekan bixizalez hasi giñan berutz ostabe, eta Zubi-Zaharra pasata arraun elkarterutz ein gendun. Pareja bat eta txakur bat baño geixa neska bat eta txakur bi emoten gendun, josebantonek nik baño kanporaua ebillelako miñe, eztai pastelan pixuk eta txikituk bat einbelako ero Garbiñen popiai bistaik kentzen eztotzanelako. Hau, jakiñan gañ, popiaz teniseko partidu ikusten moure eixun.

Eta holantxen giñuzen latxanbren kantoiko eskillarak altza eta bertan Garbiñen aume topa gendunin, Eroskin mandatuk eiñje etxerutz eixule:

-Ene aume, ontxe giñuzen zeuenea aman egune ralata pastelakin. Josebanton, hau neure aume Saturne ra, eta aume, hau Josebanton da eta hori beran txakurre, Inri.

-Kontxo, Josebanton larotahemeretzineku.

-Bai, eta su Saturne zeuenekoamaputineku- (komatik aurrea rana pentsa ein ban bañe ezeban esan, nobixotzi jaixo baño lehen ez iltxekotan).

-Eziñuazen ezautzen. Baten batek kaka zapaldu rau.- esan ban zeixan Saturnik.

Aufa, atrapa rabe, pentsa neban, bañe ordurako jefik emoziñoi eta nerbixukin astute eukan boltsillun zer eukan eta beran zapateta beatu ban, Garbiñek eta aumak einben morun. Ixe ez ikusieran, neuri beatuzten. Buelti emon, buztena altza eta eskapi eta potruk erakutsi nitsen euran azpixak baño garbixauak neukala erakusteko.

-Huyy, txakurre sinpatiku auxe ra!- esan eta aurrea ein ban aumak, bañe pauso bi emon orduko beatutzan Josebantonei eta pena arpexaz -auxe ra kantsaziñoi! botatzan arpeire. Duda baik, Garbiñen aume zan. Supermanek Garbiñei beatutzan, eta ikusibanin ostabe aiñ fila zurixe berai apuntaten, auman boltsa handixe eta Eroskiko plastiko bi besutan pasa eta arre, aberriaalahil. Gañetik eurixe hasi zan eta aumak eukan aterkiñaz Garbiñe eta bixak tapa zin.

Txori Erreka alla giñan taldin geuazen: berba etxeko makiña bi aterkiñ aspixan, txakur bat, eta gabonetako arbola bat enerun zazpixan, goitxik bera bustitxe eta kolore eskazaz. Usten dot orduntxe sentiu nebala estreñaz Josebantoneatxik peni. Pertsona eta jaue moure oborlekoik balixo ez arren, koño, berak emotezta jaten (emoteztanin).

Azkanengoko txanpi falta zan, etxeko eskillarak, eta porteadori premixun pentsaten hasi zan. Seguruena Garbiñek pasiari emotea inbitako ban, ongun bai, eta saturranerutz jungo zin behiko bide barritxik, eta kriston olatuk atrapa eta bixak butxute kateire altzako zin eta bertan sartu eta erropak kenduko ben sikatzeko eta imediatamente motxiñe jangotzan eta gero berak mamadi eta gero gorputzin eukan zulo guztixetatik sartuko tzan eta bixak aldabatea kriston orgasmu eukitxea ixuzela katakrak, eskillaran estrapozu eñ eta auman kontra jun zan, eta auman arpexe eta eskillari ezkondu ein zin.

-sfuaiiiiiiigggggggg!!! ffefafaraaaaa!!! afefiiiiiiiinooooo!!!- txilixoka hazi zan zaharra, aiñ postizuk, hamazortzi urte preso eonda gero, aringaingan eskapando paparrin bera ixuzela, eta surre odol txurru einje.

-Eneeeee!!! jangoiko matxiiiiii!!! ze eitzazu nire aumai, asesiiiinooo!!! natxe eizuuuu!!!-Garbiñe ja ezan hain guapi eta aiñak be bixkat baltzauak bentxandu akozen Josebanton kotxauai.- eñ zeoze, txarrixoi, desangrata bertan gelditxubiazkute…- esatzan Josebantonei aterkiñaz amenazaten…

-grrrrrrrrr…- neuk be aterkiñe urriei ikusten neban dantzan.

Josebantonek pañeluaz auman emorrajixi parati pentsa ban, eta pentsa ta eñ, boltsillutik ata pañelu eta surrin ipiñi eta antxe eutzitzan urrakiai. Gexa zarataik ezeban ata, bañe beixakin esatzan guztiaz Josebantonen ama difuntik be salto ein ban tunban. Bai, prisakin, pañelu baik neure erregalu ixan zan atabana patrikaratik, eta aumezarrai musturretan ipiñitzana. Ezeban aguanta dosise.

Zapato arratsaldin bertan ixan zan aume Saturnen enterru. Josebantonek ezin ixan ban jun ondiokan kuartelillun eualako deteniute, hamazortziarrenez galdera bardiñai erantzuten, ezetz, natxe ezebala eiñ, txokolati Inrine zala, txirrist einbala….

Baten batei Perra vida! esaten entzutzat gauzi baltz ikusi rabenin. Guk, txakurrok, giza-bizitxi esatendou holakun, gizaki eta gizajo bat dizelako gutzat.

Kalin da ja, eta on Garbiñen etxerutz guz. Hiltzallik, pasatakuatxik parke eskatzea juti pentsa rau, eta bide batez pasiara batea inbitatea. Eztakarrenak eztakar. Ako Mutrikuko jaixetan atxan kotxeko giltzak galdubanin moure… bañe hori beste istoixa bat da.

Moraleji: Eguerdiko txikiteuk kalte etxen dau.


​Kontxita Bibiamosmejor

No comments:

Post a Comment