Trankil, zeutzako za irakurten da ez disimula: bai, baakixu zein dan Belen Esteban. Baiii… “esan eiste”, “andrik ikusten dau”, “kuadrillan komentaten dabe…”. Txakurran potruk saltsa berdin. Beran gixona zein zan be baakixu, eta 76 bidar operata rala ta surran lekun gominola handi bat daukela, eta lengua españolan Doctora Honoris Causa Por Los Cojones dala be bai, da dantzan Andoni eta Estitxu baño famaua rala… “nitzako horrek periki hartzen dau”, “nitzako ez, holakoxi re”, “horrek danak daz atrapata” ero “nitzako autentiki re da total telebisiñoin ezta ixe ta honeaz barre etxen dot” da “printzesa del pueblo nahixa neuke, hau hobi re Letizia urraki baño…”. Jangoiko matxi.
Da? Ixebez. Alla kuidaus. Bakotxak jaten dau nahi dabena, eta telebisiñoik eztauke antxoa txikixak baño kulpa gexa, OFF tekli mandun eskure dakauelako (semeik baakau berak dauke mandu, klaro).
Gure aumak esaten ban “dakixunak ezatxu galduko, eztakixunak baño”. Bixik eon bazan eskobiaz joko nitxun guzurrak esatearren. Beteasaber zeñek esaten ban hori, bañe berak ez. Total, enetorrela dakixunai buruz berba etxea. Netorren baezparan, igual eztakixunai buruz abisatea: Hitza oso estu dabillela. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza buroik ezin altzata dabilela, beste gauza batzun artin jauntxu batzuk dirulaguntzaik ez emoti erabaki dabelako behin eta barriro. Euskeraz geure inguruai buruz egunero berba etxeskun medixo bakarra eztalako beharrezku, da gitxia geuk ezparou manejaten. Uff, sartzen gasta halako kantsaziñoi bat....
HITZA orduntxe be estualdi gogorrin euala ta ondala lau urte idatzi neban karta bat hartu rot eskuartin, zati bat irakurrikotzuet:
...ze idatzikot…
Azaleko sentimentuk bixkat kontrola bikotxuaz: jaixo ta bosgarren urtin HITZA dingilin-dangulun ikustik emotestan tristeziaz idazteko asmoik eztakat, semen bat poztu baik (hurrengun esplikakot semi zer dan).
Asuntuk eraitxeostan kabreuaz be ez guz apartea, ze egoera honen ardura zuzena dakarren autoridade ilustrau batzuai buruz hasten bana esaten sokete, atelamato, pulpitxero, ornitorrinko, barrezida, monokromogrismate, entxufaubarri eta biñagrepoto batzuk dizela (Por zierto, HITZAi dirolaguntzi emotekotan VOCENTOi be emon einbilitzakela esan daben diputaziñoiko famauai zoixonak! Politikan apartea allako ranan dudaik eztakak)… Holaik ezuz iñoa Nikanor. Idatzi bat iñoatxik txarto esaten hasti txandalan prakak baño feuaua ra. Gañea baten bat hasarratu eta beran euneko txokolatada ez inbitateko arrisku be hortxe ra. Da koño, hori be ezta.
Ia beste zeoze… Abiadura handiko trenan, plan estratejikun, gugenjeiman, bioteknologixan, marketiñ emozionalan eta megapresupuesto fondoeuropeun sasoin gure herriko periodiko txikixe popa bistan ibiltxi zelaik ixan leiken galdetukot.
Ba galdetu neban bañe ondiokan erantzunan zain na. Da ordutik hona gauzak mejora baik txarrea eñyabe, eta neurri gogorrak hartu biharrin dabiz gure periodiko txikixin.
Debalde ranez, mandato batzukin amatxukot:
Neure buruai (astu aurretik eta ahaztu aurretik): Ze eineike Hitzai laguntzeko? Abisa, bañe kartoik batzeko niaz ez konta.
Agintaixai da aintzen dabela pentsaten daben politiko batzuai: ixebez. Eztot zuekandik ixe espero, da gañea seguru na honek letrak eztozuela irakurriko, hau sekule eztabelako Correon publikako.
Harpidedunai: besarkada bat banaka banaka. Eutsi gero! Ateso Hitzan hurrengo pausuai (weba...).
Irakurliai: Agur bat eta eskari bat: ein zatxeze harpidedun. Ezta asko kostaten eta kriston laguntza efektibu re. Irakurlik ixaten jarraitzeko aukera gexa eukikou danok.
Irakurten eztozuenai: seguru hainbeste errezoi eukikozuela ez irakurteko (karu re, eztauke kalidadeik ero diretamente kakamunto bat da, betikuk dabiz hor bueltan-bueltan...), bañe holako pausun zeuek be aukera bat gitxia eukiko zue, gaur baño pobria ixango zaze, da ez gabiz diruatxik berbetan.
Hitzako langilliai eta laguntzalliai: Biba zeuek.
Da ya ke hamen gazen, saluda neike? Amai te atxai: zeuek zaze onenak.
N. Izeta
Ondarroa
No comments:
Post a Comment