Han du Jon Erramon tintoreire kinieli botatea eta, Gastediko eskiñia buelti emoneran, Bernarda eta Krispiñeaz tope eiñ dau:
.-Aspaldiiiiiko .- diñotza Bernardak, Jon Erramonen arpei-inguruko axiai muso bi emotetzan artin .- zemat denpora…bixi zaaa eroooo?.-
Galderi eiñ, eiñ dau, bañe Jon Erramonei erantzuteko astirik emon baño lehen, solta rau bonbi:
.-Jesus Jon Erramon!! Zemat ule galdu zu! Ederra akazu alopezixi! .- hau danoi preokupaziñoi/larri arpexaz, aurrin dakarrena gonbitxaten baleo morun.
.- Bueno… .- ortsain Jon Erramon.
.- Ja! Txanputan aorrakozu bentzat!. – Ongun Krispiñek tiru.
Momento txiki baten hiru-lau idea pasa gako burutik Jon Erramonei.
Lelengo, sare-konpontzen erabiltxen daben kutxillu ata boltsillutik eta zuzenin kriston karnizeixi etxi pentsa rau. Beran buru informesemanalen ikusi rabenin atzea eiñ dau.
Hurrengo idei, arma bardiñakin erantzuti ixan da, esate bateako:
.- Da zuk Bernarda, auhandi sorriztiorrek, eztozu pentzaten dutxako baziñake kaltsarpetik dakazun biñagre usañe kenduko zendukela?.-
Ero…
.- Joder Krispiñ, dakazun kaspiaz kokozko palmeri eiñ leike, basurde koipestuoi!.-
Ero zeatxik ez…
.- Bai pareja, ule asko galdu rot, zeueneko amak mamada bat etxeztan bakotxin bat jausten gaztalako.-
Bañe ez, hori ezin leike esan, ezta politikalikorrekt, iñor ezta asarratu bir, jesus, jenixu oixe ra, guk bakarrik uli galdu rauela esan batzau, bla, bla, bla.
Betiko txiste abortu botati be pentsa rau : Jangoikuk buro gitxi batzuk eiñ zitxule perfetuk eta beste gustik uliaz tapa zitxule. Bañe grazirik etxeko gogoik eztauke, eta gañea aspalditxik eztau jangoikuaz sinisten.
Azkanin, erabaki rau…
.-Bueno Jon Erramon.- aurreatu re ostabe sapu.- baguz prisaka ze Krispiñek ontxe auke salidi eta… ia geixa ikusten gazen, bestelaik hurrengo topaten gazenin koyaken itxuri eukikozu…- eta Krispiñei besutik agarra eta eskapa rabe.
Iñusente arpexaz jun de Jon Erramon kinieli botatea, beran buruai esan da esan hurrengun eztala bardiñ ixango, hurrengun bai, hurrengun odola egongo rala.
O.K.T. (Ondarruko Kalbo Titinuk)
No comments:
Post a Comment