2013-04-09

Mutillak, itxi braetak zerebruk eskapa baik!

Ondarruko neska-gazte kuadrilla bat ga eta pentsa rou sasoi dela mutillai, orokorrin, gauza batzuk esateko. Lokalin egunero komentaten douen abenturetako protagonista nausixak eurak dizenez eta barre pillu etxen douenez, Bolo-Boloa idazti pentsa rou.

Danok euki rou ikastolan edukaziñoi bardiñe, eta tartin sexu harremanetako ikasgaixak eta hitzaldixak. Ba itxuraz horretan egunetan gure mutil guztik etxin euazen gripeaz, eta ixeaz ezin entera. Hori bai, atxai ostutako pare bat pelikula porno ikusitxe gero pentsaten dabe egun guzti sartzen eoteko makiñak dile, klitorise edari isotoniko marka bat dala, eta G puntu Barakaldoko rock talde bat. On, baakixe umik Parisetik eztatozena, Crucesetik baño.

Kuadrillako batek, beran amak lo trankil eñ daixen Maritxu deitxuko tzau, mutil bat ekarri ban lokalea gabon-zahar gabin. Bixak euazen bixkat ipiñitxe, gabon-zahar gabin jente guzti egoten dan morun, eta alla eta seixan sirri batzuk etxen hasi eta mutille Maritxun prakak kentzeko alegiñetan hazi zan. Maritxuk altu emon eta ia ixelako prekauziñorik hartzeko asmoik baeukan galdetu tzan. Bestin erantzune: “Trankil, motorrai kandau ipiñi tzat eta ezta aman semeik ha ostuko rabenik”. “Famau zeu! »esatzan Maritxuk, “eta kondoi, gomi ?.” “Haaaa... horreatxik zebizen..., keba, eztakat, bañe trankil, auan eztotzut emongo musoik eta alboketa engou, holaik eza gelditxuko enbarazata, eta gaixoik eztakat ze ena marikoi, ia bestelaik zetan eongo nitxan hamen zuaz...” hortik aurrea Maritxuk esatzan ixilik guapua euala eta konzentrateko, eta lokalin aspaldi akauen kondoi remesiai ezker aurrea ein ben. Maritxuk diño sexoaldixe telenobela bat morun akaba zala, justo gauzak interesante ipintxen hasi zinin, mutillak kapitulu amatxu balako.

Hori ezta ixe. Pasan zapato gabaz, Mobidikeko kanpun geuazela, Mieltxu urreatuaskun. Mieltxu (noski, ixen faltsu) zapaturo urreatzen gasku kalimotxo bi eran eta gero. Zapato gabin balienti re demasa, naitxe gero aste guztin eskolan eta kalin arpeire beatzeko kanikolaik euki ez. Ongun bi baik hiru kalimotxo tragata euan, eta pletoriko ebillen. Arro-arro etorri eta part botaskun: “Neskak, gaur zeuen sexu-makiñi ixateko prest nakazue, aprobetxa!”. Gure barrik Getaixako arratoik be entzun ban, bañe Mieltxu ezan errendiu: “Gixona nahi bazue, jun erozeñeana, bañe dardaraka izarrak ikutzi nahi bazue, hamen dakazue nire gorputze”. Horreaz ya danon txalo handi bat irabazi ban, eta Maritxuk, beste Maritxu batek, idea xelebrienak eukitxen daben Maritxuk, danoi kiñu eiñaz zera erantzun tzan: “Bai, benga, guazen lokalea danok eta a disfrutar”. Esan eta eñ, Mieltxoi eskutik agarra tzan eta han jun giñan danok pasakallin.

Alla giñanin Mieltxuk esazkun bixkat mariata euala. Total, sartuaz batea dakauenik sofaik ganorazkuenea gonbitxuk bota ban. Barrik amatxu zin. Asarratu en giñan. Seixan erropak kendu gintzan eta bueno, gorputze beran lekun eukan bañe pitu bixkat kosta engaskun topati. Ostabe barre asko. Bera nearrez hazi zan, eztala normala, iñoi ez esateko, zeozerrek kalte eitzala, txikitxaz atxak jo etxebala eta beñ udalekutan lagunak lotan euala marasma bat sartu tzenela potrutan... Azkanin peni emoskun eta txandaka eta danon artin berotu gendun bixkat gure sementala. Ez gendun txarto pasa, bañe baten batek izarrak ikutu baban bera ixan zan.

Batzuk esaten dabe gixona eta microondasa bardiñak dile, hasieran erozetako balixo rabela pentsa arren azkanin bakarrik berotzeko balixo rabelako. Guk eztou esango horrenbeste, bañe bai orokorrin mutillak hoba leukela sexo-kontukatxik berba eñ baño lehen zerebru braetatik burure funikularrin bixalduko baleuke.

EGUNKARIA AURRERA ETA AUPA BOLO-BOLO.
Agur bero-bero bat.

Maritxutarrak

No comments:

Post a Comment