Ze pasaten da Ondarrun? Laste kafe antzokixe inaugura bir dabela eta jenti kieto. Ixe pasako ez balitxake morun. Nun daz gure tradiziñoik? nun daz duda baik zanyu bir douen oitxura zaharrak? Ez al dauke iñok beste bat iraitxeko asmoik?.
Hamen danetik bi eon bir di gitxienez, eta bestealik galdute gaz: Elixak, dantza taldik, tanborradak, ikastolak, rebistak, talde antimilitaristak…
Eutsi koño! Hartu baten batek zinepeska eta irai beste kafe antzoki bat. Ixena ixan leike “Betiko Ondarruko Kafe Antzokixe” (BOKA), ero “Ondarruko Benetako Kafe Antzokixe” (OBKA), ero “Ondarruko Kafe Antzoki Autentiku” (OKAA), eta zeatxik ez “Ondarruko Kafe Antzokixena” (OKA), ero “Gu Kafe Antzokixaua” (GKA).
Batek Benito ekarten dabela? bestik Laboa. Harek antzerkixe? honek striptise. Zuk bokailluk? nik kazuelitak. Ala. Nire ama zuri baño guapia.
Animo!!!
Domeka Feantzoki
No comments:
Post a Comment