SALTZEN
Kalatxoixan kaka salgai, tetrabrikin. Aproposa esate bateako boda batea jun eta nobixuk elixatik urteten dabenin arrozan partez botateko. Fijo asko gustako gakoena detalli, gexen bat amañarrebai. Bestelaik balixo tzu siestako ordun bandu joten hazten danin auazillan kotxiai botateko. Tel.: 94 6835 45978. Felipe Larrinaga.
Plaiko ondarra salgai. Bai, ondo irakurri zu. Allarte, laste plaire jungoa bakotxa beran ondar boltsiaz. Bestelaik galdetu atxai ero amai ia sinistuko ben sasoi baten erateko ure salduko zanik. Tel.: 94 6889 3358. Argiñe Urepel.
Kofrai-barriko erloju salgai. Beti seirak. Baakixue, gitxienez eunin bi bidar ondo rabil, eta hori porejenplo itxas aurreko plaza sartzeko ran pibotiatxik baño geixa esati re. Tel.: 94 6835 45978. Begirari Miranda.
Mariuana kilo bi salgai, andramaixetako kuadrilla egunin marmitxakuai botateko, ia ze gusto emotetzan. Geixen bat sabore barrixak aprobatearren. Jateko begetarianu beti re ona gorputzantzat. Tel.: 94 6835 45978. Karmello Marleibarria.
Beruskuaz dabillen baten buzkar dozena bat salgai, globo baten sartute. Naturgasekuk etxea gasa saltzea etorten gatzuenin arpeire botateko, “ya tengo gas” esanaz. Euskeri Ameriketan lagata etorri riz. Tel.: 94 568 948 25. Buskarmante.
Kalandire pasateko piboteko giltze salgai. Ariñ ibili, gitxi geatzen gasku, 2000 geunkan bañe esito demasa dakarre. Tel.: 94 6889 3358. Jon Igiltziru.
Portutik ataten dazen lur pare bat baldakara erosiko neuke neure koziña ekonomiku biztute eukitxeko datorren negun, ze txuparaben beste gasoilaz BOING 767 erabiltxen daben kerosenu baino potentzixa gexa euki bir dau. Rodolfo Cienfuegos. Tel: 946839988.
Bizkaibuseako uda parteko 3 hilebetako abonu erosiko neuke Berritxure buelta ahal ixateko arratsalde partin, ze ni Berritxuarra naz eta sumaten dot horrenbeste antxoa egune, zapato azule, Ondarroa ezagutu 2004, Campeonato de Bizkaia de pesca de mubles, Festa nazional de Galiza, Kaminazpi se abre a Euskadi, Xacobeo por la ruta de Iperkale, Pixape, Antigua y 205 txabolas-txalets, eta abarreaz, aurten barruko kaldekuk inbadiu eingoskuela. Antonio Porsiacasoneku. Tel: 946162323
Kazeako yati saltzen. Ze txikixe ein gazta. Gauzire gero eh, lehen egurrezko La Elvirita neukan eta poz pozik. Yati erosi neban ze neure albokuk be erosi eiban eta bueno, nahiko ondo. Pasa gazta aurtengo negun amarrata eukirotela albun Eusko Jaurlaritzako dragi eta koño, txikixan konpleju sartu gazta. Ah, eta anuntzixu aprobetxateko buque escuela bat edo holako zerbait erosiko neuke. Merke eh. Kaoporrex.
Ondartza juteko dan tunelan terrenu salgai. Ezta niri, baiñe iñor ez danetik enterako. Joxe Arranplategi.
Kinder sorpresako "sorpresak". Ia montata etorten dizenetik ezta bardine,
eztakar emoziñoirik, eztotxuaz nahi. Nahidanbeste rakat etxin, prezixo
onin, ia barabe arrautzatan gastataku rekuperaten doten.
Tel: 94 4444 16. Inge Niera
EROSTEN
Pare bat erromatar, eskualdetik balebiz. Alameda aurreko kaltzadi arreglateko formuli ia emotezkun.
Tel: 94 999 7887. Eztropozokabetix
2 hilabeten garbitxu bako kantzontzillo batzuk erosiko neuke datorren erdi
aroko azokan disfrazatzeko. Alegindu naz neurik eruten garbitxu baik baiñe
hilibetea rrrrestarran solidifikaziñoiaz izter tartin demaseko ebaxak ein
gaztaz eta aldatu egin behar ixatzuaz. Tel: 94 4444 16
Asier Kaltzakorta.
Kaixo: Lengu naz. 14ko trintxa bat erosiko neuke kantzontzillutik
rrrrrrestarra kendu ahal ixateko. Asier Kaltzakorta.
EHU/UPVko karneta erosiko neuke. Demaseko oroimen onak akordateko. Ondarrutik urten eta unibersidadea jun arte euskeraz baño ez nekixen eta berai eskerrak erdaldundu nitxan eta. tel 94 6839999. Felipe Bibaespaña.
Urretxindorraken hirugarren disku erosiko neuke, “Denok maite dugu gure ama euskalherria eta gure benetako ama bebai” titulaten dana. Neuri estropea engazta ipintxen-ipintxen, ze nitzako balore sentimental handixe dauke karaAko hiruarren kantik, “Zuetaniementxegoxogoxobaserrikoatarianhaizeaartzenmitiñetatikaparte”. Oixe entzuten geuazela domeka goxe baten deitxuskun telefonutik eta esazkun barrixe: atxitxak nobixi topabala Benidorren. Tel. 94 658 216 33. Por Laka Raku.*
Kantinkara txisto erosiko neuke. Urrengo politikon batei entzuten batzat esaten gaztintzako etxebizitzak engorabela elekziñoik irabazten dabenin, komaidios kantinkari jangorau. Onaxearte allagaz. Tel. 94 658 546 879. Kasimiro Malasetxebarria.
Necesitaría un teléfono movil nuevo porque se ma ha estropeado el que tenia y lo necesito para trabajar. No es necesario que el teléfono sepa euskera, porque trabajo en el puerto. Tel. 94 658 587 964. Gorca Mendiluce Mitintegui.
Hotel Vega erosiko neuke, bañe ez etxik etxeko, Euskal Telebistantzat “Hotel Veglamur” etxeko baño. Sartuko nitxuke: Pasan zapato goxin geure etxe azpixan botu eskatzen ordu bixin megafonixi ipiñi ban famau, euraneko ama, atxitxe, aume, txakurre eta Klaudio Landa. Itxi giltzin eta bota giltze atxeta, kalipota ran ingurure. Tel. 94 658 587 964. Leokadinio Pottolotegi.
*Baten batek pentsaten barau ya eztakiauela ze ipiñi, asko posten ga, lelengo baten batek irakurri eñ yabelako, eta bigarren errezoi dakarrelako. Bai jaune, hoba zu hau kakamuntuoi irakurri baño zeoze probetxusku eñ, mitiñ batea jun porejenplo eta bibalarepublikaka hasi.
No comments:
Post a Comment