2013-04-09

Komunikabideei eskaria

EGUNKARIAri. Kepa San Martin jaunari prejubilazioa eskaina bereala, nahiz eta 28 urte eduki. Ez bada konforme, errotatibako rodilloen garbiketaren arduradun egin.

GARAri: Landa tar Joxe pasatu ezazue mesedez gurutzegramen zekziora. Berak nahi ez baluke, zuzenean inemeko listetara bidaltzea ere amitituko genuke.

DEIA, KORREO, D,V.kori: Cadem, Grupo Eve, Instituto Nacional de Meteorología eta guzti hoiekin dituzuen kontratuak apurtu eta Pako Porrasekin sinatu barria. Gutxienez isparrangi errepartidore lanetan jarri dezakezue, gaueko ordutegia ondo etorriko zaiolakoan.

EiTBri: Peio Zabala, Arantzazuko frantziskotarra, Afrikara bidali mesedez misiolari, sekiak jota dagoen herrialde batetara, eta bertan iragarri dezala eguraldi ona, eguzkia, oskarbia etabar.

TVEri: Maldonado jauna ANA Y LOS 7 seriera pasatuke genuke, maiordomo giza, obregonen iñusentekeriak aguantatzeko arrestorik daukan ikusteko.

Eta orokorrean, METEOSATen jabeei, jeitxiarazi ezazue trastotzar hori eta Mallabiko txatarreruari saldu mesedez. Erregalatu bestela.

Horren kontra zera proposatzen dizuegu. Eguraldiari dagokionean, hau esan beti:

Bihar, dudarik gabe, oiko lez, eguraldi bikaina egingo du. Zeruak oskarbi, tenperatura egokiak, ego aize apurra barne. Itxasoa, bare. Beraz, prestatu ezazue erruberadun karrotxoa eta sartu bertan kaltxatxikiak eta trajebañua, gabardiña, sandaliak, botak eta botiñak, bisera eta aterkiña, eguzkitako krema eta bufanda, tirantedun kamisetak eta ardilanazko kaltzerdiak, Eta ahaztu gabe toalla bat. Badaezpada.

Odei Zaparraragoitia eta beste 89 sinadura, 2002 urteko DINAMARTXAN parte hartu zutenen izenean.

No comments:

Post a Comment