Hoixe esango leuke erromatar pretorianuk, Asterix eta Obelixen eskutik kriston somanti hartu eta manka-manka einde Ondarrure etorriko balitx, azurrak soldiateko opor txiki batzuk hartute.
Herrixai lelengoko bistazu emoneran, 70 urteko gazte bat urreatu eta arrigorrin dala esango litzake. Pretorianuk ingurure beatu eta arri gorririk ikusi bez. Oinez hasi berutz eta jubilauk, ordurako txitxerone bihurtute, “hau astilleru re” bota. Romanu ongun astillerun bille, bañe kale ostabe, hamen ezta astilleroik. Harutzatxua diñotza hau zubi zaharra dala, eta ha barrixe, nahitxe barrixe zarra baño zarraua dan, zarrena plaiko zubixe bara be. Ontxe erakutzikotzut plaiko zubixe. Goitxik jungo ga. Erribera kalin gorutz duzela diño bañe errixoik ezta bistan. Korretatik frontoi erakutzi tza, eta fuolin dabil kuadrilla bat. Hori udaletxi. “Por Jupiter, hori baño kumun publiko itxurosuauak ikusi txuaz!” beran bostin romanuk. Hori hiperkale ero katukale da, bañe heriduai ezgako bentxandu beangañin dazen kaka mokorduk katunak dizenik. Hau plaza musiki re. Kanpotarrak parking bat ikusi rau kotxez beteta. Haur plaiko zubixe, eta hau alamedi. Bueno, ongun militarra alamun bille, bañe platanuk ikusten dau bakarrik. Arutzatxua jun di eta Itsas Aurre plazan dazela esatza, eta Brutok 360 gradoko buelti emon bañe itxosoik ikusi ez. Bixkat goraua goiko zinin aurrin dazela diñotza, nahitxe seixan aklara beraua eztala besteik. Gorutz segi eñ eta Arta-Biden eidaz. Turistik hara eta hona beatu eta artin arrastoik ez, piñu baño besteik ezta han. Eta hori Dronge, “Dongre”tik datorren ixena.
Bertatik erakustetza portu, “latiñin “portutatis”, ez?” diñotza zaharrak, eta “hortik harutz atxak asten diz”.
Mekauen. Ha andarra erun dabena pretorianuk mendirutz, “portutattis eeez! astendix eeez! astendix eeez!” txilixoka.
Zesar Azaren
No comments:
Post a Comment