2013-04-09

Ume pelajikuk arrantza egunin

Ondala gitxi ixan da umin arrantza egune Ondarrun. Han jun giñan semi te bixok, estreñaz, goxin osaba Txomiñek kofraixan erositxako ziboteko kañaberiaz. Azkanengo nik kañabera bat eskaurtin hartu nebala poleneko mantekauk 12 pezta balixo ban. Nire semik ostea, kañaberi ikusi banin, Txintxanen ezpati zala pentsa ban. Por zierto, Txintxan ikustea be jun giñan goiko zina, bentzat lelengoko hamar minukuk ikusi gendun (gero loaldi ederra bota gendun bixok, kokota braeti eñye), eta kuriosu eñgastan komentaixo batzuk entzuti pelikuli ezanela umintzako, gaiztun bandi trabestixak zilako... osake pelikula guztin ostike ibiltxi, hamazazpi hilyako eoti, pistolak a tutiple erabiltxi, etabar etabar, umintzako egokixe ra, bañe trabestixak ez. Mandauebos. Bañe hori beste konto bat da.

Total, han jun giñan “arrantzale” bixok. Profesionalak. Pentsa, erun gendun karnata probisiñoik haunetxek ixan zin: txokolate tableta bat, aspitos pakete bat eta gominola pakete bat. Jutekotan holantxeik jun bir de, irabaztea.

Frontoitxik azkan pasa giñan apuntatea, eta hiru urteko umik bost daukela esan eta gero, alla giñan lesteko molla, berandu, betiko morun. Hantxe euan ume muntu. 1000 bat. Eta gurasuk, atxitxak, osabak, osaban koñatuk eta haren nobixak beste 6000 bat. Totalin gitxigorabera ume bakotxai zazpi bat kañabera tokaten gakon.

.-Trankil xeme, ezkexa, haurtxe akau uekotxu bat libre.

.-Atxe, hor ezta urik, atxi ra bakarrik.

.- Ha bai, errezoi, bueno hamentxe lagatenbasku.... honbreee, lengus, zeu be hamen?, bai, berandu, baakixu, trafikuuu... Eztotzu arduraik bixkat arutzatxuaua…? Eskerrik asko. Listo, hamentxe xeme, zirkiñik pez.

Laurak di te zortziretan amaitzen da. Kañabera barrixe eukitxik bentaja bat dauke: ena akordaten ze bentaja dakarren. Eta desbentaja bat: Desmontata rator.

.-Bueno, Trankil xeme, zeixan preparakou.

Bosterdixak di te lengo lekun ga bañe karretik bueltaik eztau emoten, piti bixik da eta beran bostin dabil, beune ureta jauzi asku, nun ostixa sartu rou kortxu eta amu ezin leike lotu pitan zapatak lotzeko orapilluaz.

.-Trankil xeme, dominata akat.

Bañe xeme ezta trankil, inguruko ume guztik hazi ri konturatzen mobidiaz eta normala, xeme moska, ofertako atxe tokagakola pentsaten. Gañea tontuenak be altza rabe ya piezan bat gitxienez... Gero entera nitxan osaba Txomiñ putasemi balkoñ euala katalejukin geuri beatu eta txixak etxen.

Eztabale. Lengusuai laguntzi eskatu bitzat:

.- Rikar, etorri zatxe bixkat, hamentxe akat orapillotxu bat eta… !

Etorri re. Ti, ta, disti, dasta, arregla rau desagisau (beun barrixe berak emosku) eta han jun de. Xeme beran atzetik.

.-Zu ez jun xeme, zu neuaz, kamioikari atrapakoute.

Niputokaso. Bakarrik gelditxu na. Dont uorri, etorriko ra bueltan. Frontoñ emoskun mortadela bokadillutik hartutako ogi sati bat amun ipiñi eta artalagua. Zazpirak lauden gitxia ri eta pika, esaten dana pika, eskumako potruk bakarrik pika rau. Karnata-kanbixu enbikora. Ongun mortadeli ipiñitzat diretamente, osea, nibela altzaten.

Zazpitxerdixak eta mortadeli nun ete ra onexkio. Tartin, pasanteko jentin animuk ezin falta: “Pentsaten dot atrapako zun bakarra kostipau dela!” ero “han, han, eztozu ikusten lazun kuadrilli zeuri barrez?” eta holakoxe perlak.

.-Heee... Lengus! ya ke hamen zazen, arren bat eztozu eukiko hor tzir sobre... eske eztot euki denporaik... bai, hiru lauaz nahiku... ez, ez, geixa ez... eskerrik asko.

Lengusu akat una joya. Han jun de har kotxaue amuaz harakiri eñye. 8rak bost gitxia eta Dios, bixotzak buelti emozta, hamen da zeoze. XEMEEE!!! ETORRIII! Ha poza, bixok kañaberiai tengaraka. Altza rou piezi. Txikitxuaua ixan bazan harrak jango ban bera. 32 bat gramo. Zu, arrañe, eta inportanti partizipati re, eta bitxartez semik atsalde guzti Hatorrea sartu baik pasa barau, kemaskieres.

Eta jun giñan frontoire. Sari banaketi euan eta, koño, zeñek daki. Alabaezparan.

Horrenbeste jente eztot ikusi frontoñ txikitu bost pestatik sei pesta altzabenin bertan ein ben asanbleatik, komaidios. Arrañak kontaten euazen bitxartin Ana ta Fedek anima ben anbienti. Eleante. Fenomeno. Gero, sari banaketi, danok nerbioso. Atzetik-aurrea emongo ben premixuk. Gitxienetik geixen atrapa rabenea. Hasi zan Santi (batelerun txerifi) kantaten (zoixonak eurai, kriston giru sortu ben):

.-23garren, hamaike pieza atrapata, Josefina Kataliña!

Jangoiko matxi. Dios. Listoie altue xeok. Xemek eztaki tiruk nundik duzen, ezkerrak, eta gañea esan dabe azkanin partehartzalle guztik jasoko rabela erregalo bat. Gitxienez gaur be ez ga jungo nearrez etxea.

.- Eta amaitzeko, irabazli, 116 piezas, Kanuto Sisilindro!

.- Mekauenlamadredediosyloskojonesdekristo! (albun jarritxe akaten au-baltzak bota rau hori).

.- Jesus! (neuk, betibe fededunaua). Hola. Umi re ero balleni horrenbeste arrañ atrapa rabena. Keba, raza barrixe jaixo ra herrixan, ume asiatikuk dazen morun, ero ume nordikuk, ero ume bionikuk, guk ume pelagikuk dakau, bolantarun kañaberakin. Ni horren atxe banitx boletu ata ta itxosa bixalduko neuke, lau ordun Ondarrun horrenbeste atrapa rabenak Gransolen illebetin ixkiraik be ezleukelako lagako bixik.

Etxea alla giñanin umik esatzan amai ia zeatxik aukeratu ban hau atxe (neu kontixu), bera eztule gexa niaz, datorren urtin osaba Txomineaz jungorala. Kaka, ontxe esku hartzen hazitxe neuala...

Inaxio Apaxio Peskatore

No comments:

Post a Comment