2013-04-09

Utzi pakean umeak

UTZI PAKEAN UMEAK

Joan zen larunbatean gure herrian gertatukoa salatu nahi dut. Itsas aurreko plaza berrian ume talde haundi bat zebilen fulbolean. Muntai hura zer zen galdetzean harrituta gelditu nintzen. Ondarroako Realaren Aldeko Taldeak antolatutako ekintza bat omen zen. Baina, nola izan liteke? Edozer egitea libre al dago? Zertan dabil gure herriko udaletxea?

Nik dakidanez, eta mugak oraintxe mugitu ez badituzte behintzat, gure herria Bizkaia da, eta herriaren gehiengoa, lau meketrefe izan ezik, Athleticzaleak gara. Nola horretan gure umeak etsaiaren eskuetan utzi?

Ikusten ari naiz. Laster Lekeitioko Isuntza taldea etorriko da gure herrira, Artibain euren trainerua sartu eta Ondarroako umeak gonbidatuko dituzte bueltatxo bat ematera. Eta inork ez die ezer esango. Non dago gure ohorea? Hau al da globalizazioa?

Horretaz aparte, plaza berri hori al da futbol zelairik onena? Ez dut esaten larunbatekoagatik, egunerokoagatik baino. Ideia bat proposatzen dut. Plaza horretan futbolean ibiltzen diren umeak musika plazara bidaltzea, eta musika plazan egoten diren kotxeak (aspaldi honetan parking bihurtu zaigu musika plaza) zuzenean udaletxeko lokaletan sartzea, ea enbarazorik egiten ez duten.

Aupaleti!!!

Jon Angel Beikoetxea

No comments:

Post a Comment